sábado, 8 de enero de 2011

EGOERA BERRIA - MUSIKA ESTILO BERRIAK

Gure 1. atalean bezala, musikaren historiaren 2. atala honetan EE.BB.etako hegoaldeko estatuetan jarraitzen dugu, bertan jaio baitzen jazza. Oraingo atalean ikusiko dugu zer arrakasta izango duen XIX. mendeko bukaeran zegoen giro soziala eta politikoa sortzen ari den musikarako.
1865ean esklabotza deuseztatu egin zen EEBBetan. Data honetatik aurrera, zenbait esklabo askatasuna lortu zuten eta musikan aritzeko aukera ere. Honela hasi ziren pianoa eta banjoa jotzen dantza leku, antzerki edo plantazioen inguruko tabernetan.
XIX. mendean eta gerla zela eta, oso modan egon ziren bandak eta haien martxa militarrak. Gerla bukatu zenean, bandetako partaideak bizitza zibileko eginkizunetara bueltatu ziren.
Bandak desegin zirenean bandetako instrumentuak (klarineteak, tronpetak, tronboiak, danborrak, bonboak, platiloak...) prezio merke-merkean saltzen zituzten; beltzek erosi zituzten haien banda propioak sortzeko.
Beste aldetik, modan zeuden martxak haien musikan fusionatu zuten ere, bertsio berriak sortuz: melodien notak aldatzen, zati berriak gehitzen…, emaitza harrigarria izan zen, jotzeko dibertigarria eta gozatzeko aproposa.
XX. mendeko lehengo hamarkadan, EEBBetako komunitate beltzaren musikaren adierazpen horiek jazza izenarekin ezagutu izan dira. Hasiera batean, Nueva Orleanseko portuan loratu zen, laster, estatu osoko estatuetara zabaltzeko.

No hay comentarios:

Publicar un comentario