lunes, 23 de mayo de 2011

GURE GUSTUKO MUSIKA

Eta estiloz erabat aldatzen, gustukoen duzuen musikarekin poster bat egingo bazenute? Horretarako, glog bat sortuko duzue: ezkerreko zutabean "zure glog"ean sakatu eta irakasleak emango dizkizuen datuekin hasi sortzen.

martes, 5 de abril de 2011

MUSIKA BATEN KOREOGRAFIA

Musika hainbat adierazpen artistikotan baliabide eta osagai garrantzitsu bat da. Musikarik gabe, ez genuke balletik, operarik eta bestelako ikuskizunik izango.
Maila goren horretara iritsi gabe, jarraian ikus dezakezue zuen adineko ikasleek egindako koreografiak.

J'EN AI MARRE ! (ALIZÉE)

I'M YOURS

JUMPSTYLE

TRENAREN ZAIN

EL MUNDO AL REVÉS

ANOREXIA ETA BULIMIA

FABULOUS

ERASE UNA VEZ

SANADRIANEKO GIRLS

GAME

martes, 29 de marzo de 2011

LOS REBELDES DEL SWING-AREN GALDEKETA

Filma ikusi ondoren horren inguruko ausnarketa bat proposatzen dizut. Horretarako erantzun galdeketa honi.

LOS REBELDES DEL SWING

Pelikula honetan ikusi ahal izango dugu zer nolako itxura zeukan jazzak 1930an, zer arrakasta izan zuen Europan ere gazteen artean eta zelakoa izan zen nazien erantzuna. (Klikatu kartel honetan pelikula honen inguruko zehaztasunak lortzeko)

miércoles, 19 de enero de 2011

EBALUAZIOKO EGINKIZUNAK

Hona hemen ebaluaketa honetarako bete behar izango dituzuen lanak.

Binakako taldeak sortuko ditugu.
  1. "Cotton Club" galdeketara jo eta erantzun. Bidali.
  2. Blog osoaren sarrerak "aztertu" ondoren, joko duzue gure gaiaren 2. atalera : Egoera berria, musika estilo berriak... Bigarren atala honek lau sarrera ditu, eta banan-banan aztertu eta ulertu beharko dituzue ondorengo pausua emateko.
  3. Bakoitzeko laburpena egin beharko duzue (betiko eskakizunekin, noski, hau da, pertsonala, hitz propioak...). Lana zuen Gmaileko Google Docsetan gordeko duzue eta epean nirekin konpartituko duzue nire kontrolarako. Hortik aparte, laburpen hori izango da hurrengo puntuan erabiliko duzuena.
  4. Hurrengo pausua zuen blog propioa sortzea izango da. Horretarako erabiliko dituzue bai egindako laburpenak, bai haiekin lotuta dauden ideia guztiak (irudiak, pelikula zatiak, musikak, glogak... eta bururatzen zaizuen guztia).
Lan-epeak:
  • Irakasleak lana azaltzeko eta galdeketa osatzeko: 1 saio.
  • Laburpenak egiteko eta Google Docsera pasatzeko: 2 saio.
  • Bloga sortzeko: erabakitzear.

sábado, 8 de enero de 2011

JAZZAREN EZAUGARRIAK


  • Jazzean jatorri ezberdinetako estilo musikalak fusionatzen dira (gogoratu Work-songs eta espiritualen jatorria)
  • Jazzarako erabiliko diren instrumentuak, jatorriz, militar bandetatik berreskuratutakoak izango dira: korneta, klarinetea, tronboia, banjoa, perkusioa… Horiei gehitu behar zaio pianoa, inportantzia handikoa. Azpimarratzekoa da zelan militar bandetan, musikari  bakoitzak perkusio instrumentu bakar bat jotzen zuela eta nola, jazzak bildu zituela guztiak bakar batean, bateria, musikari bakar batek jo ahal izateko. Arrazoia, lehen aipatu duguna: leku eta gastu gutxiago.
  • Jatorriz, martxa militarrak jotzen zituzten, baina aldaketa ugari gehituz, estiloa pertsonalagoa sortuz. Elementurik adierazgarriena inprobisatzeko joera da.

Chicago, 1920ko hamarkadan

Jazzak alkohola eta prostituzioarekin estuki lotuta egoten jarraitu zuen (gogoratu “Cotton Club” pelikulan agertzen zen giroa, mafia…). Garai hartako Louis Amstrong tronpetista ospetsua dugu. Berak sortu zituen solisten jokatzeko joera (instrumentu bakar batek jotzen zuen zati bat, jarraian beste batek…). Ordurako jazzaren arrakasta onartuta zegoen. Horren froga: musikari zuriak ateratzen hasi ziren.
Hamarkada honetatik aurrera, bandak handitzen joan ziren orkestrak bihurtuz (Big Bands). Aurrerantzean, bandak 10 lagun edo gehiago izan zituzkeen. Haien arteko bat izaten zen “arreglista”, bere rola: musika idaztea eta inprobisazioak eta soloak kontrolatzea.
1927an EEBBetan oso depresio handia izan zen ekonomian, baina publikoak jazza eskatzen jarraitu zuen. Garai hartakoa dugu Art Tatum pianista ospetsua.
Aldi berean eta depresiotik eskapatu nahian, jazzaren musikari asko pasatu ziren Europara, arrakasta handia lortuz. (Gogoratu “Los rebeldes del swing” pelikula Berlinen kokatzen zela, eta nola naziek debekatu zuten musika beltza zelakoan. Pelikulan agertzen dira Benny Goodman eta Glenn Milleren musikari zurien izenak).

IPARRALDEKO MIGRAZIOA – JAZZAREN HEDAPENA


Zergatik aukeratu zuten Nueva Orleanseko portua? Oso arrazoi sinpleagatik: afro-amerikarrak hasi ziren nekazal guneetatik hiri handietara pasatzen. New Orleanseko hegoaldeko itsaso-portua handia zen eta bertan afro-amerikarrak asko bildu ziren. Esan dezakegu musikari marjinalak izanez, haien musika honelako leku marjinaletan jo zezaketela. Oraindik, estilo sortu berria zen eta ez zuen publiko zuriaren onarpena.
Hasieran, talde horiek 5-6 partaidekoak ziren bi arrazoiagatik, 1., jotzen zuten lekuak txikiak zirelako eta 2. partaide gutxi izanda kobratzen zuten apurra gutxien artean banatzen zutelako. Garrantzia irabaziko duten ahala (publiko zuriaren onespenarekin lotuta beti), lekuak inportanteagoak izango dira eta bandetako partaideak ugarituko ere.  Baina horretarako, Chicagora eta 1920ko hamarkadara ailegatu beharko dugu.
Laster, jazza New Orleansetik iparraldeko estatuetara hedatu zen. Alde batetik, Mississippi ibaitik Chicagora zihoazen barkuetan banda horiek kontratatu zituztelako. Eta beste aldetik, iparraldera lanaren bila joan zirenean, haien musika eraman zutelako. Lanaren bila joan ziren baina haien bizimodua ez zen asko aldatu, gehienak miseria gorrian bizi baitziren.
Lehengo Munduko Gerla (1914-1918) bukatu zenerako, jazza EEBBetatik hedatua zen.

EGOERA BERRIA - MUSIKA ESTILO BERRIAK

Gure 1. atalean bezala, musikaren historiaren 2. atala honetan EE.BB.etako hegoaldeko estatuetan jarraitzen dugu, bertan jaio baitzen jazza. Oraingo atalean ikusiko dugu zer arrakasta izango duen XIX. mendeko bukaeran zegoen giro soziala eta politikoa sortzen ari den musikarako.
1865ean esklabotza deuseztatu egin zen EEBBetan. Data honetatik aurrera, zenbait esklabo askatasuna lortu zuten eta musikan aritzeko aukera ere. Honela hasi ziren pianoa eta banjoa jotzen dantza leku, antzerki edo plantazioen inguruko tabernetan.
XIX. mendean eta gerla zela eta, oso modan egon ziren bandak eta haien martxa militarrak. Gerla bukatu zenean, bandetako partaideak bizitza zibileko eginkizunetara bueltatu ziren.
Bandak desegin zirenean bandetako instrumentuak (klarineteak, tronpetak, tronboiak, danborrak, bonboak, platiloak...) prezio merke-merkean saltzen zituzten; beltzek erosi zituzten haien banda propioak sortzeko.
Beste aldetik, modan zeuden martxak haien musikan fusionatu zuten ere, bertsio berriak sortuz: melodien notak aldatzen, zati berriak gehitzen…, emaitza harrigarria izan zen, jotzeko dibertigarria eta gozatzeko aproposa.
XX. mendeko lehengo hamarkadan, EEBBetako komunitate beltzaren musikaren adierazpen horiek jazza izenarekin ezagutu izan dira. Hasiera batean, Nueva Orleanseko portuan loratu zen, laster, estatu osoko estatuetara zabaltzeko.

viernes, 7 de enero de 2011

COTTON CLUB PELIKULA

Batzuk, Cotton Club pelikula ikusi ondoren pentsatzen egongo dira zer ikusirik daukan ikusi dugun pelikula lantzen ari garen temarekin. Aldez aurretik, eta ausnarketa egin baino lehen, oso pelikula aprobetxagarria dela esango dizuet. Ausnarketa egiten laguntzeko, hona hemen galdeketa hau.
klikatu hemen galdeketara joateko

domingo, 2 de enero de 2011

JAZZAREN HASTAPENAK

1. ebaluazioan ikusi dugu zelan Hego Ameriketan esklabo moduan lan egiten zutenek sortu zituztela gure gaur egungo musika poparen hastapenak. Hau guztia laburbilduz, hona hemen gloga.


sábado, 1 de enero de 2011

MUSIKAREN HISTORIA KOMIKIAN

Begira et irakurri musikaren historia komiki honetan. 110/111 eta 112 orrialdean topa dezakezu gure historiaren atal honekin lotuta dagoen pasartea.